Blogia
zinematic

ESTRENALDIAK

AZAROKO ESTRENALDIAK

-"Los fantasmas de Goya": Indeciso (kili-kolo)

Espainiar eta amerikar produkzioa da, Natalie Portman eta Javier Bardem pertsonaia nagusi dituelarik. Milos Formanek zuzendutako pelikula honek, Goyaren bizitza erretratatu nahi du.

-"Scoop": Sonriente (ona)

Woody Allen bere genero komikora itzuli da (Match Point pelikula dramatikoaren hostean), eta barre egin nahi baduzu joan zinemara pelikula zoragarri hau ikustera.

-"Infiltrados": Riendo (oso ona)

Askoren ustetzat Martin Scorseseren pelikularik hoberena da. Boston-eko polizian eta gangster taldeetan infiltratuak dauden pertsonen bizitzak kontatzen dira. Jack Nicholson-ek egindako paperagatik izan ez balitz, ez zen hain pelikula ona izango.

-"Todos los hombres del Rey": Sonriente (ona)

 

-"Jackass II. Todavía más": Enfadado (oso txarra)

Pelikula honetan ez dago istoriarik. Ikusten den bakarra, jendea ostiak jasotzen, besteetaz barreka, eta zikinkeria asko egiten, adibidez: zaldi kaka irensten, puzker baten ondorioz botaka hasten...

-"Banderas de nuestros padres": Riendo (oso ona)

 

-"Borat": Indeciso (kili-kolo)

Kazajistan-etik Estatu Batuetra joate den sulman antisemita baten istorioa kontatzen da. Uteko peikularik barregarriena dela esaten dute adituek, eta pelikula ikusteanberaiekin ados egongo zara. 

-"007 Casino Royale": Indeciso (kili-kolo)

 Pierce Brosnan-ek James Bond-en papela utzi eta gero, Daniel Craig-ek hartu du 007-ren erreleboa.

URRIKO ESTRENAIDIAK

-"World Trade Center": Indeciso (kili-kolo)

Donostiako zinemaldian pelikula bukatu zenean txistuak entzun ziren. Oliver Stone zuzendari polemikoa nahiko pelikula patriotikoa egin du aldi honetan.

-"El laberinto del fauno": Riendo (oso ona)

II.mundu gerraren ostean gertatzen da istorio hau. Benicio Del Tororen filmografiatik pelikula hau da onena.

-"Hijos de los hombres": Sonriente (ona)

2027.urtean gertatzen da istorioa. Alfonso Cuaronek gazterik gabeko etorkizun bat imaginatzen du film honetan

-"La dalìa negra": Sonriente (ona)

1947.urtean gertatzen da. Brian De Palmak zuzentzen du pelikula poliziaka hau. Pelikula honetako protagonistak Scarllet Johansson, Josh Harnett eta Hirary Swank dira.

-"Copying Beethoven": Sonriente (ona)

Beethvenen azkeneko urtetan dago islatuta pelikula hau. Ed Harris eta Diane Krugerrek protagonizatzen dute pelikula hau.

ESTRENALDIAK

- "Mi super ex-novia": Enfadado (oso txarra)

Historia ez dago oso garatua, ez da batere entretenigarria eta ez zaitu harrapatzen.

- "La máquina de bailar":   Indeciso (kili-kolo)

Entretenigarria,  baina igande arratsalde euritsu baten ikusteko. Santiago Seguraren pelikula tipikoa da, antiheroiez betea eta txiste naskagarriekin. Torrenteren "light" bertsioa.

Hilabeteko pelikula!!!!

-"La increible pero cierta historia de caperucita roja": Riendo (oso ondo) 

Oso pelikula barregarria da. Txano Gorritxuren benetako istorioa da eta txistez betea. Charles Perrault-en ipuinaren pertsonaia klasikoen aurpegi barregarria.

-"Gracias por fumar": Sonriente (ondo)

Jason Reitman debutantearen pelikula barregarria da. Pelikula honetan ironia erabiltzen du gai bati buruz hitzegiteko: tabakoa.

 -"Alatriste": Indeciso (kili-kolo)

Ez da pelikula txarra, baina Alatristeren 5 liburuak pelikula batean jartzean, ez ditu batere ondo lotzen: istorioak ez dute loturarik eta askotan galu ahal zara pelikula ikustean.

 -"Monster House": Sonriente (ondo)

Robert Zemeckis eta Steven Spielberg-ek produzitako animaziozko zinta. Pelikula  honek umeen beldurrak esnatzen ditu, oso pelikula beldurgarria bilakatzen (umeentzat).

-"Corrupcion en miami": Sonriente (ondo)

Colin Farrel eta Jamie Fox-ek protagonizatzen duten thrillera. Ez du zerikusirik telebistan emandako telesaia mitikoarekin.

-"Salvador": Sonriente (ondo)

Espainian "garrote vil"-arekin hil zen azken pertsonaren istorioa kontatzen da. Piug Antich-en biografia da.